Malmquisten zehartasuna

Malmquisten zehartasuna (Malmquist bias ingelesez) behaketa astronomian hautespen zehartasun bat da. Bere izena, lehen aldiz datuetan bere eraginak deskribatu zituen Gunnar Malmquist suediar astronomoagatik jasotzen du.

Zehazki, objetu lagin bat (galaxiak, izarrak, kuasarrak etab.) magnitudean mugatuta baldin badago, orduan, behatzaileak, distantziarekin, bataz besteko argitasunaren handitze bat ikusiko du. Hau, distantzia handitzean, iturririk ahulenak jada detektatzen ez direlako gertatzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search